ASTEKO KRONIKA.

(2014ko maiatzaren 14an).

 

 

 

         XAKEAREN LEGE BERRIAK.

 

            Oraindik euskaraz ez ditugu. Gaztelaniaz bai, baina testu ofiziala ingelesezkoa da. Bi atal dituzte: Jokoaren oinarrizko arauak eta lehiaketarako arauak.

 

            Estoniako Tallin hirian, 2013ko urrian, FIDEren 84. Biltzarrean onartu ziren. 2014ko uztailaren 1ean sartuko dira indarrean.

 

            Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/2014-07-01%20Leyes%20Ajedrez%20New.pdf”.

 

         EUSKAL HERRIKO XAKE TXAPELKETAK.

 

            Jokatzekoak.

 

            2014ko maiatzaren 24an, 25ean eta 31n, Gasteizko Mendizorrotzako Beti Jai pilotalekuan, Euskadiko Eskolarteko XXXIII. Kirol Jokoetako Finalak jokatuko dira, banakako alebin eta infantil mailetan eta taldekako infantil mailan.

 

            Banakako txapelketetan partidak ordu batekoak izanen dira (5 txanda alebinetan eta 6 infantiletan). Taldekakoan 15 minutuko partidak izanen dira (5 txanda).

 

            Eusko Jaurlaritzako Kirol Zuzendaritzak antolatzen du, Euskal Xake Federakuntzaren laguntzaz.

 

            Informazioa: “http://www.xake.net/2014-fva/2014_FVA-EXF/K201405-01%20FVA-EXF%20JUEGOS-DEPOR-ESCOLARES-EUSKADI.pdf”.

 

            2014ko ekainaren 8an, arratsaldeko 4etan, Bergarako Udaletxeko ekitaldi aretoan, Tximista Xakeko Euskadiko Taldekako Txapelketa jokatuko da. 5 minutuko partidak izanen dira. Euskal Ligako taldeek eta lurraldeetatik sailkatutakoek parte hartzeko eskubidea dute. Maiatzaren 24ra arteko epea dute parte hartzea baieztatzeko.

 

         XAKE TORNEOAK.

 

            Jokatutakoak.

 

            Pielagosko Viońoko Eskola garaiko XVII. Xake Torneo Jaialdia jokatu da Kantabriako herri horretan (Espainia), 2014ko maiatzaren 10ean.

 

            20 urtez azpiko mailan Enrique Tejedor Fuente espainiarra (Pielagos taldekoa) izan da garaile, 7’5 puntuz. Hirugarren, Aitzbel Buiza Prieto bizkaitarra izan da (Arrigorriagako Endroke taldekoa), 6 puntuz. Laugarren, Eneko Ostolazaga Barragan bizkaitarra izan da (Santurtzi taldekoa), 5’5 puntuz. Hamaikagarren, Carlos Sanchez Ruesga gipuzkoarra (Azkoitiako Anaitasuna Kakute taldekoa), 5 puntuz. 41 jokalarik parte hartu dute

 

            16 urtez azpiko mailan Antonio Ruperez Benito espainiarra izan dugu irabazle (Soria taldekoa), 7’5 puntuz. Seigarren, Burlatako Mikel Deuna taldeko Odei Lerendegi Lasa nafarra sailkatu da, 6 puntuz. Zortzigarren, Markel Zuloaga Erauskin gipuzkoarra (Gros Xake Taldekoa) izan da, 6 puntuz. Bederatzigarren, talde bereko Ander Martin gipuzkoarra geratu da, 6 puntuz. 103 jokalari izan dira torneoan.

 

            14 urtez azpiko mailan Ismael Rodriguez Sanz espainiarra nagusitu da (Burgos taldekoa), 7 puntuz. Mikel Garijo Echavarri nafarra (Burlatako Mikel Gurea taldekoa) laugarren izan da, 6’5 puntuz. Bosgarren Aritz Morante Rafael arabarra geratu da (Martintxo taldekoa), 6 puntuz. Seigarren Ander Garralda Ruiz nafarra sailkatu da (Burlatako Mikel Gurea taldekoa), 6 puntuz. 121 jokalari aritu dira.

 

            12 urtez azpiko mailan Abel Carbajal Mendez asturiarrak irabazi du (Gijongo Alfil taldekoa), 7 puntuz. Hirugarren, Burlatako Mikel Deuna taldeko Andres Malon Insausti nafarra geratu da, 7 puntuz. Bosgarren, Gros Xake Taldeko Ivan Iturralde Etxeberria gipuzkoarra izan da, 7 puntuz. Zazpigarren, Hondarribiako Marlaxka taldeko Ander Tafall gipuzkoarra sailkatu da, 6’5 puntuz. 150 jokalari aritu dira.

 

            10 urtez azpiko mailan Marcos Felipo Martinez espainiarra gailendu da (Alfaro taldekoa), 8 puntuz. Bosgarren, Burlatako Mikel Gurea taldeko Carlota Aramendia Ybarra nafarra geratu da, 6’5 puntuz. Seigarren, Gasteizko San Viator taldeko Sergio Portillo arabarra izan da, 6’5 puntuz. 11. tokian Sestao taldeko Iker Hurtado Pilataxi bizkaitarra geratu da, 6 puntuz. 150 parte hartzaile izan dira.

 

            8 urtez azpiko mailan Azkoiengo Pablo Fuertes Cirauqui nafarrak irabazi du, 7’5 puntuz. Zazpigarren, Zarautz taldeko Aitor Alzibar Ugalde gipuzkoarra geratu da, 6 puntuz. Hamaikagarren, Gros Xake Taldeko Jon Lertxundi gipuzkoarra izan da, 6 puntuz. 122 jokalarik parte hartu dute.

 

            Informazioa: “http://chess-results.com/tnr128737.aspx?lan=2&art=1&fed=ESP&turdet=YES&wi=821” webgunean.

 

2014-05-14.

Iturria: Internet.